hasieraenpresakeuskarairitziaelkarrizketakherrialdeakkulturguneagertakizunakfinantzakformakuntzaerreportajeak
“KILI-KILI”: Umeentzako lehen ipuin interaktiboa iPhone, iPad edota iPod Touch-erako
2012ko Otsaila

Monikerekin batera etxean, jolas-parkean, hondartzan eta beste leku interesgarrietan aurki ditzakegun gauzen izenak ikasi ahal izango ditugu, iPad, iPhone edota iPod Touch-ean.

Bide digitalean euskara ikasteko modu berritzaile bat aurkezten du Kili-kilik. Kili-Kili ipuinak umeek bere lehen euskarazko hitzak barneratze asmoarekin sortu da. 13 pantailaz osaturiko historio goxu eta elkarreragilea da, umeek beren euskarazko lehen hitzak ezagutu eta ikasi ditzaten.

 

Ipuinak ume batek eguneroko bizitzan izan ditzakeen egoera eta leku desberdinak erakusten ditu. Honela, gaztetxoek jolasa dela medio: koloreak, animaliak, gorputzeko atalak, etxeko elementuak eta beste-hainbeste izen ikasiko dituzte.

Honez gain, interaktibitateak, musikak eta soinuak balio gehigarri bat suposatzen dute ikasketa-ipuin honetan. Animazio interaktibo jator honekin, ume bakoitzak behar duen abiaduran barneratuko ditu Kili-Kili-n agertzen diren hitzak, beraiek eszena bakoitzeko gauzak ikutuz izena nola idazten den ikusi eta nola ahozkatzen den entzun ahalko dute eta.

Obra honekin etxeko txikienak, zein gurasoak, momentu alai bat euskera ikasten igarotzea nahi dugu. Kili-kili ipuina iPad, iPhone eta iPod Touch-entzat sorturiko aplikazio bat da eta 2,99€ko balioarengatik mundu osoko edozein App Storeetan lortu daiteke.

Kili-Kili proiektua José María Martínez Burgos, 'Hafo'-ren ekimena da. Informazio eta komunikazio teknologi berritzaileen ezaupideak ditu, eta mobil marketing eta bideo-jokotan espezializatua dago. 2002tik 2010 bitartera mugikorrentzako bideo-jokoak garatzen eta mobil marketing ekiten zuen Animatu enpresaren sortzailea izan zen. Gaur egun, haurrentzako liburu elektroniko interaktiboak kaleratzen dituen DADA Company argitaletxeko kide eta garapen ardurana da. Horrez gain,
Bilboko Alhondigako hóPLAY Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdiko aholkulari eta antolatzailea da eta, Batura Mobile Solutions-ek duen blog-ean
(www.aplicacionesmovil.com) editore bezala kolaboratzen du.

Kili-Kili proiektua Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur sailak duen Euskara Zerbitzuari esker burutu da.

 

ALBISTE BULETINA

Geure buletinera harpidetu zaitez

hemeroteka

lanabesa artium

Banner